Gobierno Vasco

Azken berriak

AURKEZPENA:

agenda 21       eskola jasangarria

GURASO BILERAK / REUNIONES DE MADRES Y PADRES

  • 2019-10-4 |

GELAKO GURASO BILERAK ikasturte berriaren  aurkezpena egiteko. Bilerak zuen seme/alabaren gelan tutorearekin izango dira, arratsaldeko 6etan

Reuniones de madres y padres para presentar en nuevo curso. Las reuniones serán en el aula de vuestr@s hij@s y las dirigirán l@s tutor@s, serán a la 6 de la tarde.


Urriaren 7an DBHko 1. eta 2. mailakoak / 7 de octubre 1º y 2º de ESO


Urriaren 8an DBHko 3. eta 4. mailakoak / 8 de octubre 3º y 4º de ESO


Urriaren 9an Batxilergoko 1. eta 2. mailakoak / 9 de octubre 1º y 2º de bachillerato



2 BATXILERGOKO IKASBIDAIA- MALTA-2019

  • 2019-09-27 |

EGUNEROKOA:
2019-09-26
La Vallettara joan gara, Maltako hiriburua eta 1980tik Gizateriaren Ondare dena. Bertara ailegatzeko gure ikasleek Maltako garraio publikoa hartu dute, haien ingelesa erabiltzeko aukera bikaina izan dena!

Hiriburura ailegatzerakoan bertako arkitektura paregabeaz gozatzeaz gain, St. Elmo gotorlekua ikusi ostean, Bigarren Mundu Gerran hildakoen omenez egindako monumentora joan gara bertako paisaia txundigarria miresteko eta bide batez zenbait argazki ateratzeko.

Azkenik, hoteleko igerilekuko freskotasunera itzuli baino lehenago, hiriko katedralean azken geldialditxo bat egin dugu.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

2019-09-27:

Gaurkoan Mediterraneo itsasoan murgildu gara goizean goiz. Ferry-a hartu eta irla zoragarri honen iparraldeko itsasertza zeharkatu dugu. Gida turistiko baten laguntzaz Maltako itsas historia eta eraikin historikoak ezagutu ditugu ingelesez: gudak, konkistak eta hainbat eta hainbat istorio ikaragarri. Bide batez, itsasertzeko harresi ederrak ikusteko aukera izan dugu, eguraldia lagun izan dugularik.
Jarraian, bazkari eder batekin indarberritu eta beroari aurre egiteko hoteleko igerileku zoragarriaz gozatu dugu.
Amaitzeko, herrialdeak eskaintzen duen gaueko bizitza bertatik bertara ikusteko eta gastronomiaz disfrutatzeko parada izan dugu. SEKULAKO GIROA!

 



2. Batxilergo ikasleek ikasbidaiarako rifaren zozketa:

  • 2019-09-24 |

Institutuan ostiralean 2. batxilergoko  ikasbidaiaren alde egindako rifaren zozketan 3246 izan da zenbaki saritua.


ZORIONAK!

2019-2010 IKASTURTE HASIERA

  • 2019-09-2 |

Oporrak bukatu dira eta irailaren 2an irakasleok martxan jarri gara eta ikasturteari hasiera eman diogu.

Hona hemen klaustroaren argazkia:

2018-2019 4 DBH ikasleen promozioa

  • 2019-06-20 |

2018-2019 ikasturteko  4 DBH ikasleen promozioa ibilbide berria hastera doa. Denon partetik ZORIONAK!!

Eskerrik asko gurekin partekatu dituzuen bizipenengatik eta elkarrekin ikasi dugunagatik.

Batzuek gurekin jarraituko duzue batxilergoan, besteak bide berriak jorratzera joango zarete.

Zuen bide berrian ZORTE ON!!!

 


2018-19 2. BATXILERGOKO IKASLEEN PROMOZIOA

  • 2019-06-18 |

2018-2019 ikasturteko  2. Batxilergoko ikasleen promozioa ibilbide berria hastera doa. Denon partetik ZORIONAK!!

Eskerrik asko gurekin partekatu dituzuen bizipenengatik eta elkarrekin ikasi dugunagatik.

Zuen bide berrian ZORTE ON!!!


Arrasate Institutuko Hezkuntza Komunitatea

 


LIZARRA-2019 IRTEERA FILOSOFIKOA

  • 2019-06-20 |

Beste urte batez (guztira ikastetxean 17 urte jarraian direlarik) 1. eta 2. batxiko ikasle eta irakasle batzuk Lizarrako kanpinean igaro dugu asteburua, Filosofia mintegiak antolatuta eta Normalkuntzaren laguntzaz.

Ohikoa denez, giroa bikaina izan da eta, argazkietan ikus daitekeenez,  jarduerak anitzak izan dira. Hala nola, Lizarran zehar bisita historiko-artistikoa (gida eta guztiz), kirol ekintzak, “Lizarra la nuit”, eta oso mamitsuak izan diren afaloste eta goizalde filosofikoak, azken hau piszinaren inguruan burututakoa.



Datorren urtean ere bertan izango garelakoan, ondo izan!

ARGAZKIAK


Gipuzkoako Foru Aldundia LEHIAKETA 2019

  • 2019-06-20 |

Gure kasuan Instagram bidez harremandu gara.

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Gipuzkoa hobetu eta elkarbizitzarako pausoak emateko asmoz, gaur egun gehien erabiltzen diren kanal digital berriak zabaldu ditu.

Kanal hauek modu aktibo eta formalean erabiltzeko, gida pedagogiko bat sortu du, eta hau kaleratzeko lehiaketa bat proposatu zuen.

Lehiaketa honetan, 4.dbh-ko informatikako ikasleek parte hartu zuten, eta 3 sarietako 2 irabazi zituzten instagramen bidez, Gipuzkoa eraldatzeko ideiak proposatuz. Sari bakoitza, taldekide bakoitzarentzan, goi mailako mugikor bat izan delarik.

Beraz, zorionak, Paola Salazar, Blanca Misol, Oier Gonzalez, Naia Cornes, Joseba Balanzategi eta June Dieguezi.

https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/partaidetza/gida-pedagogikoa-lehiaketa

 

MARTERCHEF LEHIAKETA ETA EGUZKI LABEAK

  • 2019-06-18 |

Master chef lehiaketa egin dugu 3.DBHko ikasleekin.

Eginiko eguzki labeekin zenbait menu prestatuko dituzte, ondo pasatu dute eta bide batez asko ikasi, hona hemen emaitzak. On egin!

 

 


Alex Txikon eta DBHn eginiko eguzki labeak

  • 2019-06-12 |


Gure eguzki labeak munduan zehar bidaiatuko dute.

Ekainaren 11an, Alex Txikon gure ikastetxean egon da berak aurrera eramaten dituen proiektu solidarioen berri emateko. Horien artean, gure eguzki labeak Pakistanera eta Camerunera  eramango ditu.

Gure labeek lurralde horietako biztanleentzako ekarriko dituen  onurak azaldu dizkigu. Bide batez, bere K2 ko espedizioan bizitakoa kontatu digu.



 


Tximeleta gelako ikasleek eta DBH1. eta 2.maila

  • 2019-06-12 |

Tximeleta gelako ikasleek eta DBH1. eta 2.mailakoek,elkarrekin  haibat kirol egokitutako saioak burutu dituzte.
Oso esperientzia polita eta aberatza izan da,euren arteko harremanak eta enpatia garatuz eta indartuz.
Hurrengo urtean jarraituko dugu elkarlan honekin!
eskerrik asko denoi.

 

UNIBERTSITATERA SARTZEKO EBALUAZIOA 2019

  • 2019-06-5 |

Gaurtik ostiralera batxilergo 2. mailako ikasleek unibertsitatera sartzeko ebaluazio frogak egingo dituzte Eibarko Unin.

Zorte on denori!

IRAES eta ZIG gela elkarlana: bideoa

  • 2019-06-3 |

Aurten ZIG gelan bideo bat prestatu dugu “concursomedioambiente.com” lehiaketan parte hartzeko. Bideo honetan Iraes 21eko ikasleek ere partu hartu dute, eta batxilergo artistikon dauden 4 ikaslek grabaketan lagundu gaituzte. Lehiaketan ez dugu saririk lortu baina bideo hau gure kontzientziak pizteko baliogarria izango balitz guretzako saririk garrantzitsuena izango litzateke… Ikusi, zabaldu, pentsatu eta ekin!


LGTBIfobiaren kontrako nazioarteko eguna

  • 2019-05-20 |

Maiatzaren 17an, homofobia, transfobia eta bifobiaren aurkako nazioarteko eguna ospatzen zenez, 2. Batxilergoko Filosofiaren Historiako ikasle batzuk ikastexeko aretoan beren iritziak eta idatzitako aldarrikapenak partekatu zituzten bertan bildutako beste ikasle eta irakasleekin.
Saioa benetan interesgarria izan zen eta bertaratukoak oso gustura atera ginen.

ZIG GELAKO LANA 2018-2019 IKASTURTEAN

  • 2019-05-16 |

Hemen uzten dizuegu Arrasateko ZIG gelan aurten egindako bideoa.

Lan honen helburua bikoitza da: alde batetik ZIG gelan gauden lagunok aurkeztea eta beste aldetik egunero egiten dugun lana erakustea.

Espero dugu zuen gustokoa izatea.

 

EUSKAL ESKOLA PLUBLIKOAREN JAIA 2019

AURREMATRIKULA BATXILERGOA 2019-2020

  • 2019-04-29 |

Aurrematrikula  epea: Maiatzaren 2tik 14ra
Plazo de prematrícula: del 2 al 14 de mayo

Ate irekiak/ Jornada de puertas abiertas
Institutuan: Maiatzaren 2an, ostegunean, 18:00etan.   
En  el Instituto: el 2 de mayo, jueves, a las 18:00.

Idazkaritza zabalik: 9:00etatik 17:00etara. Ostiraletan 9:00etatik 15:00etara.
Horario de secretaría: de 9:00 a 17:00. Viernes de 9:00 a 15:00.

3 DBH IKASBIDAIA MADRILERA

  • 2019-05-9 |

Goizean goiz abiatu dira 3. mailako ikasleak Madrilera.

Eguna igaroko dira Warner Parkean eta bihar Madril hiriburua ezagutuko dute bisita gitadu batez bidez.

JULEN RIBAS KOMIKILARI ARRASATEARRA INSTITUTURA ETORRI DA

  • 2019-04-30 |

Julen Ribas komikilari arrasatearra gure Institutura etorri da.

Bere lanak zuzen-zuzenean ezagutzeko aukera izan dugu: argiratutako komikiak eta jatorrizko lanak ekarri dizkigu.

Aprobetxatu dugu lanean jartzeko: erretrato bikoitza egin digu.


1. BATXILERGO IKASLEAK GALDEGAZTE SAIOAN

  • 2019-04-30 |

Batxilergoko 1. mailako 6 ikaslek Goienako "Galdegazte" saioan hartu zuten parte, eta Pello Zabalari egin zioten elkarrizketa.


ARRASATE INSTITUTUA KORRIKAREKIN BAT

  • 2019-04-5 |

 

 

 

 

 

Arrasateko ikastetxe guztiek korrika txikia ospatu zuten Arrasateko kaleetan 2019ko apirilaren 12an.
Arrasateko herri eskolako 6. mailako ikasleak ez zeuden eta beraiek ordezkatzeko DBH 1. mailakoak atera ginen korrika txikian euskara bultzatzera eta gurekin batera tximeleta gelakoak atera ziren. Tximeleta gelako kide bat Senia da eta oso ondo pasatu zuen korrika egunean, umez inguraturik zegoen.

Korrikan atera baino lehenago argazki batzuk atera genituen.


MAI EGURZA MARRAZKILARIAREN HITZALDIA

  • 2019-03-22 |

Arrasateko udal- bibliotekatik jaso dugu gonbidapena Mai Egurza marrazkilariaren ibilbide profesionala eta lanak bertatik bertara ezagutzeko.
Arte batxilergoko eta ikus entzunezko kulturako ikaslekin joan gara eta oso esperientzia positiboa eta aberasgarria izan da  ikasleek egiten dituzten  lanak osatzeko.


PRENTSA TAILERREKO IKASLEAK GOIENAN

  • 2019-03-25 |

Martxoaren 25ean Prentsa Tailerreko ikasleak  Goienara joan zinen eta bertan erakutsi zieten zer taldek osatzen duen Goiena, zer egiten duten, zein gunetan egiten duten lana..., horretaz gain, platoa erakutsi ziguten eta baita errealizazio lanak egiten dituzten gelatxoa ere. Eta ez bakarrik erakutsi, ikasleei ere aukera eman zieten horrelako lanetan ibiltzeko.

 

M15 FRIDAY FOR FUTURE

  • 2019-03-15 |

Martxoaren 15a da eta gure gazteak planetaren berotze globalari aurre egiteko mugitu dira M15 FRIDAY FOR FUTURE greba aktiboa eginez.

Hona hemen bilketaren emaitza bat:


MARTXOAK 8


2 Batxilergo ikasbidarako rifaren zozketa

  • 2019-02-15 |

2. Batxilergo ikasleek ikasbidaiarako rifaren zozketa:

04641 zenbakia izan da, eta 1000€ irabazitako saria.

Hona hemen irabazlea, Arrasateko Ane Regodesebes Mendiaratz.


ZORIONAK!


2 BATXILERGOKO IKASBIDAIA- PRAGA 2019

  • 2019-02-21 |

IKASBIDAIAREN EGUNEROKOA:

Madrilera garaiz iritsi ginen, eguna argitzen ikusi genuen autopistan eta Somosierrako gailur elurtuen artetik sartu ginen Barajasera.

Hegazkinetik, eguraldi paregabea zegoenez, Piriniotako eta Alpeetako gailur ezagunek eskaintzen zuten ikuspegiaz gozatu genuen: Monte Perdido eta Mont Blanc bertatik bertara izan genituen.
Arazorik gabe lur hartu genuen Pragan, hiria benetan esaten duten bezain ederra dela geure begiez ikusi ahal izan dugu.

ARGAZKI GUZTIAK HEMEN


   
     
 
 

Pedagogia eredu berriak praktikan jarriaz,  gure ikasleak arazo egoera errealei egin zieten aurre atzo: mugikorren galera, metroaren erabilera edo txekiar hizkuntzarekin oinarrizko erabilera Pragako ostatuetan. Konpetentzia handia erakutsi zuten denek ere, eta gai izan ziren beren kabuz erronkei aurre egiteko. 

Pragako kulturaz blaitzen ari gara: Malá Strana edo Alde Zaharrean zokomiran jardutea oso dibertigarria izan zen. Erloju Astronomikoa, John Lennonen murrua eta zoragarria den Karlosen zubian (Karluv Most) ere egonaldia egin genuen.

Gauak zeharo motzak dira hiri honetan. Lo azkar-azkar egitea dakargu horrek. Apenas bizpairu ordu.

Petra eta Alejandra dira gure gida prestuak. Azalpen historiko aberatsak ematen dizkigute. Imanol eta Roman bekaizkeriak jota daudela diote ikasle askok, protagonismoa lapurtu dietela eta... irakasleak ez datoz bat iritzi honekin.

Auzo Judutarra bixitatu genuen goizez. Sinagoga asko. Arratsaldean Frank Gerhyren eraikinetik hasi eta Antzoki Nazionalean barna Moldava ibaiko irletatik pasioa egin genuen. Igaraba eta beltxargak ikusi genituen.

Nekea sumatzen hasita gaude, baina benetan ahaztezina den bidaia bat egiten ari garenaren sentipena dugu.

Atzoko egunez Terezin bisitatu genuen, Pragatik ordubetera autobusez dagoen muga inguruko herria. Sudeteen eskualde historikoan dago.
Gure gidek 1938tik aurrera bertan preso izaniko Juduen bizi-baldintza inhumanoen gainean hitz egin ziguten. Gogoeta egiteko uneak izan ziren, eta ikusitakoak zirrara eragin zuten gugan. Ixiltasun hotz eta astun batek biltzen gotorlekuko adreiluzko hormak.

Arratsaldean, jada festarako aldartearekin, Pragan erreferentziala den Ü fleku garagardotegi tradizionalean bildu ginen afaritarako ikasle gehientsuenak. XV. gizalditik irekita egon den ostatua da. Zinez handia eta ederra.

Afalostean, osteratxoa eta ibai ondoko diskoteka batean bidaiaren amaieraren hasiera ospatu genuen.

Goizeko zazpiretan hoteleko alarmak jo eta su hasi dira. Su txiki bat piztu da nonbait, eta ebakuazioa burutu da hotelean. Zorionez, ezer larririk ez, uneko estuasunaz gain. Hau idazten duena eta gure patriarka Inazio izan dira alarmak esnatu ez dituen eraikineko izaki bakarrak!

   

Medea antzezlana Campos Eliseos aretoan

  • 2019-02-14 |

Otsailaren 12an, latineko ikasleak Medea tragedia ikustera joan dira Bilbora.

Antzokia 'Campos Elíseos'.

 


Asier Serrano idazle eta musikaria egon da institutuan

  • 2019-02-14 |

Asier Serrano idazle eta musikaria egon da institutuan otsailearen 14an.
1.batxilergoko  ikasleekin egon da liburutegian.
Bere artista ibilbidea kontatu digu eta kantu batzuk abestu dizkigu

 

LABORATORIUM MUSEOAN

  • 2019-02-6 |

4.DBH-ko Teknologiako ikasleak Bergarako Laboratorium museoan egon dira.

Bertan energiaren inguruko erakusketa ikusi eta taier batean parte hartu dute.


Elgeta eta Intxortetako fronte-lerrora/ 2. Batxi

  • 2019-01-4 |

Gizarte Zientzietako mintegiak antolatutako ekintzaren argazki bilduma.
Urtarrilaren azken eguna Batx 2. mailako ikasleekin Elgeta eta Intxortetako fronte-lerrora ezagutzera joan ziren.


DBH MATRIKULAZIO KANPAINA

  • 2019-01-22 |

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 


INFORMAZIO BILERAK 

Urtarrilaren 29an, asteartean, Arrasate Institutuan, Kiroldegi ondoan.

18:00etatik 19:00etara Gaztelaniaz

18:30etik 19:30era Euskaraz

Urtarrilaren 30ean, 18:00etan, Aramaion, San Martin Herri Eskolan.

Idazkaritza zabalik: 9:00etatik 17:00etara. Ostiraletan 9:00etatik 15:00etara.

 

REUNIONES INFORMATIVAS

29 de enero, martes, en el Instituto, junto al polideportivo.

De 18:00 a 19:00 en  Castellano

De 18:30 a 19:30 en  Euskara

30 de enero, miércoles, en Aramaio a las 6 de la tarde en San Martin Herri Eskola.

Horario de secretaría: de 9:00 a 17:00. Viernes de 9:00 a 15:00.

 

   

 



JAI ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON!



EUSKARAREN EGUNA

  • 2018-12-3 |

Gu ere AHOBIZIBELARRIPREST eta BIHOTZGOXO


FILOSOFIAREN EGUNA

  • 2018-11-25 |

UNESKOK bultzatutako FILOSOFIAREN NAZIOARTEKO EGUNA ospatzeko, azaroaren 16an 2. batxilergoko ikasleak eta filosofiako irakasleok Donostiako EHUko Filosofia Fakultatera joan ginen.

Bertan filosofiako ikasleekin graduaren informazioa jasotzeaz gain, eguneko gaiei buruz aritu ginen, hala nola generoaz, gizartearen eraldaketaz, etab.

Gure ikasleen parte hartzea oso positiboa izan zen.


Fakultateko jarduerak amaituta, alde zaharrera hurbildu ginen, bertan bazkaldu eta bazkaloste filosofikoaz gozatu genuen, eguna bikain borobilduz.

 


UDALAITZera TXANGOA 2. DBHn

  • 2018-11-8 |

Urtero bezala, Gorputz hezkuntzako mintegiak antolatuta,DBH 2.mailako ikasleekin Udalaitzera bira egin dugu.
irteera oso polita izan da eta gustura ibili gara!!

Debagoieneko Eskola Publikoaren 1. Jaia

  • 2018-10-16 |

Arrasate, Arexabaleta, Antzuola, Aramaio, Bergara, Gatzaga, Elgeta, Eskoriatza eta Oñatiko Guraso Elkarteok, Goieskolarekin batera, Jai egun bat antolatu dugu Urriaren 20an Eskoriatzan.

“HASI eta HEZI ESKOLA PUBLIKOAN” lemapean, hezkuntza publikoa, hezkuntza sistemaren ardatza dela aktiboki aldarrikatu nahi dugu. Euskalduna , kalitatezkoa, inklusiboa eta ekitatiboa.

Jaiari goizeko 11etan emango diogu hasiera, eta egunean zehar hainbat jarduera programatu dira, familia giroan Jai egunaz gozatzeko.

Urriaren 20an gurekin batera Eskoriatzan ospatuko dugun Debagoieneko Euskal Eskola Publikoaren aldeko  Jaian parte hartzeko gonbitea luzatzen dizuegu.


 

AURKEZPEN EGUNA 2018-19 IKASTURTEA

  • 2018-09-06 |

Bihar ostirala, 18-19 ikasturtearen aurkezpen eguna Institutuan.

Batxilergoko ikasleak: 10:00etan

DBHko ikasleak: 10:30ean

Ikasturte berriari indartsu ekingo diogu!!!!  Animo!!


2018-2019 IKASTURTE HASIERA

  • 2018-09-05 |

Oporrak bukatu dira eta irailaren 3an irakasleok martxan jarri gara eta ikasturteari hasiera eman diogu.

Ongi etorri!

 


TESTU LIBURUAK 2018-2019 IKASTURTEA / LIBROS DE TEXTO CURSO 2018-2019

2017-2018 4 DBH ikasleen promozioa

  • 2018-06-21 |

2017-2018 ikasturteko  4 DBH ikasleen promozioa ibilbide berria hastera doa. Denon partetik ZORIONAK!!

Eskerrik asko gurekin partekatu dituzuen bizipenengatik eta elkarrekin ikasi dugunagatik.

Batzuek gurekin jarraituko duzue batxilergoan, besteak bide berriak jorratzera joango zarete.

Zuen bide berrian ZORTE ON!!!


UNIBERTSITATEan SARTZEKO EBALUAZIOA gaindituta: ZORIONAK!

  • 2018-06-15 |

Unibertsitatean Sartzeko Ebaluazio-Froga (USE) egitera joan diren Institutuko ikasle guztiek gainditu dute.

ZORIONAK eta hemendik aurrera ZORTE ON opa dizuegu.

2017-18 2. BATXILERGOKO IKASLEEN PROMOZIOA

  • 2018-06-14 |

2017-2018 ikasturteko  2. Batxilergoko ikasleen promozioa ibilbide berria hastera doa. Denon partetik ZORIONAK!!

Eskerrik asko gurekin partekatu dituzuen bizipenengatik eta elkarrekin ikasi dugunagatik.

Zuen bide berrian ZORTE ON!!!


Arrasate Institutuko Hezkuntza Komunitatea

 


BATXILERGO IKASLEAK LIZARRAN

  • 2018-06-14 |

Urtero bezala, Filosofia mintegiak antolatuta, batxilergokoko ikasle eta irakasle batzuk Lizarrako kanpinean pasatu dugu asteburua. Giroa oso ona izan da eta ohiko programari jarraituta, honakoak dira garatutako jarduerak:
-    Afaloste filosofikoa
-    Lizarra historiko-artistikoa
-    Kirolak
-    Aiegiko jaiak
-    …
Datorren urtean ere bertan izango garelakoan, ondo izan!

 

 


PAUSO BAT AURRERA. EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN JAIA

  • 2018-05-28 |

Kaixo lagunok!

Euskal Eskola Publikoa eraikitzen ari garenon Jaia ekainaren 3an Lekeition ospatuko dugu.

Gure eguneroko kezka eta zailtasunen gainetik ospa dezagun lortu duguna, egin duguna eta batzen gaituena!!!

Aurrera egin dezagun!


                                                                                                                                                     

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN 27. JAIA

  • 2018-05-22 |

 

 

 

KULTURA-ANIZTASUNAREN NAZIOARTEKO EGUNA

  • 2018-05-21 |

Institutuan Kultura-aniztasunaren Nazioarteko eguna ospatu dugu, Filosofia arloko ikasleek Ekin Emakumeak Elkarteko Amagoia gure ikasle ohiaren laguntzarekin prestatu dute ekitaldia. Bertan munduko jaki ezberdinak dastatzeko eta munduko musika ezberdinak entzuteko aukera izan dugu, trikitilariak  aritu dira ospakizuna girotzen eta Henna tailerra ere izan dugu. Eskerrik asko posible egin dezuten guztioi!


AGUR AINHOA

  • 2018-05-3 |

Gaur Ainhoari agur esan diogu:

Azken negar malkoekin gatozkizu
Horrelako egunetan iluna argitu nahiko genuke
baina... zaila da.
Zure irrifarrea da gaur dugun argia
eta ziur egon ezin izango dugula inoiz ahaztu
Zure txikitasunean, handia!

 

Arrasate Institutuko ikasle, guraso, irakasle eta ez-irakasleak.

 

goiena.eus/eskelak/ainhoa-xin-aranegui-beitia

BATXILERGOAN MATRIKULAZIO KANPAINA 2018-2019

  • 2018-03-27 |

Batxilergoan izena emateko epea:
Maiatzaren 2tik 14ra Ikastetxeko idazkaritzan.

Egunero 9:00etatik 17:00etara eta ostiralean 9:00etatik 15:00etara.

Online maiatzaren 2tik 13ko 24:00ak arte.

Ate irekien eguna Institutuan:
Maiatzaren 3an, Batxilergoko eskaintza akademikoa ezagutzeko interesa duzuenontzat 18:00etan izango da bilera informatiboa.

Arrasate Institutuan Handia filma gertutik

  • 2018-05-26 |

Ostegunean, apirilaren 26an, Arte Batxilergoko Ikus-Entzunezko Kulturaren ikasgaia duten ikasleek hitzaldia izan dute: “Handia filma muntatzailearen ikuspegitik”.

Hitzaldia Behirada izenarekin lan egiten duen Inge Mendioroz bideogileak eman du. Bere ibilbide profesionala diziplinartekoa izanik, azken urteotan egin izan dituen proiektu eta lanak ikus-entzunezko arloan kokatzen dira. Handia filmean jasotako 10 Goya sarietako bat muntaia kategoriakoa izan da, hain zuzen, Ingek laguntzaile lanak bete dituelarik. Esperientzia hori gurekin partekatu du.

Lehen zatian Handia filmean muntaia lanetik abiatuta, sortze prozesuaren urratsak eta lan eremuak azaldu ditu. Eguneroko lan aginduak, scriptak, gidoi lerroak, soinu gidoiak, postproduzioa, eszenak eta digitalizazio prozesuak… azalpen teknikoak eta ereduak eman dizkigu.

Bigarren zatian, pelikula batean, muntaiaren zeregina eta garrantzia azaldu digu. Alfred Hitchcock-en eskutik (grabazio bat bisualizatuz) maisuaren azalpen magistrala jaso dugu.
Bukatzeko ikus-entzunezkoen arloan kokatuta, lan anitzak ezagutu ditugu: dokumentala, animazioa, instalazioa… Ingek eginiko hainbat lan ikusi eta aztertu ditugu, eta guztiak  berak osatutako iruzkinekin.
Batxilergoko ikasleek ikusmen eta jakin-mina handiarekin jarraitu dute hitzaldia, orain ikasitakoa beren ekoizpentan aplikatzeko ordua da. Animo!



Arrasate Institutuko ikasleak GALDEGAZTE saioan

  • 2018-04-25 |

Arrasate Institutuko Kerman Sagastagoia, Koldo Zubia eta Martxel Aranzadi EUSKARA BATZORDEKIDEEK Txus Jaio auto gidari ezaguna elkarrizketatu dute.
Bikain aritu ziren kazetari lanetan.


4 DBH IKASBIDAIA 2018

  • 2018-04-26 |

2018/04/25   Arrasatetik Jakara:

Rafting eta via ferata:

      
 

 

2. BATXILERGOA-IKASBIDAIA BERLIN 2018

  • 2018-03-20 |

 

        

MARTXOAK 8 EMAKUMEOK PLANTO!

  • 2018-03-8 |

Martxoaren 8an guk ere planto egin dugu.


2. Batxilergoko ikasbidaia!

  • 2018-02-19 |

2. batxilergo ikasbidaiarako 1000€tako errifaren zozketa  zenbaki sariduna

2451 izan da.

Hona hemen irabazlea Gatzagako Eugenio Otxoa, Zorionak!



MATRIKULAZIOA DBH-n 2018-2019 IKASTURTEA

  • 2018-01-18 |

Ate irekiak eta bilera informatiboak/Reuniones informativas y puertas abiertas

    Arrasaten, urtarrilaren 30ean 18:00etan / 30 de enero a las 18:00 horas
    Aramaion, urtarrilaren 31an, 18:00etan / 31 de enero a las 18:00 horas


 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

MATRIKULAZIORAKO DOKUMENTAZIOA /DOCUMENTACIÓN PARA LA MATRÍCULA

HEZKUNTZA SAILEKO INFORMAZIOA:

Eusko Jaurlaritzako logoa


 

 

Beldur Barik Jarrera Lehiaketa 2017an SARITUAK!

  • 2017-12-04 |

HITZETAN bideoak Beldur Barik  lehiaketan 1.saria jaso du, ZORIONAK !!
Amaia Arregi, Idoia Asurmendi, Irati Lasaga eta Ione Oyanguren, lan ederra egin duzue neskak!!

 
 

HEMEN BIDEOA




Honez gain, lehiaketara aurkeztu  diren beste bideo hauen egileei ere, egin duzuen lanarengatik,  ZORIONAK!!


EZ DUGULA BELDURRIK!

TÚ NO VALES MÁS QUE YO

BELDURRAK AHAZTUTA

ZERGATIK HORRELA

ESTEREOTIPOAK APURTU

MALALA

Bideo guztiak hemen


EUSKARAREN EGUNA

  • 2017-12-01 |

 

 

 

       
       

 

GURASOENTZAKO TAILERRAK / TALLERES PARA MADRES Y PADRES

  • 2017-10-30 |

GURASOENTZAKO TAILERRAK INSTITUTUAN

Guraso Elkarteak antolatu dituen gurasoentzako tailerrean izena emateko aukera dago oraindik. Tailerrean parte hartzeko bi txanda aukeran daude:

    Azaroak 7 eta 21 (Gaztelaniaz)
    Azaroak 8 eta 22 (Euskaraz)

Izena eman nahi duenak telefonoz deitu dezake Institutura (943794447) edo Inika bidez bidali den inskripzio orria bete eta Institutura ekarri.



TALLERES PARA PADRES Y MADRES EN EL INSTITUTO

En los cursos para padres/madres organizados por la Asociación de padres/madres del Instituto hay plazas libres todavía. Hay dos opciones a elegir:

    7 y 21 de diciembre (Castellano)
    8 y 22 de noviembre (Euskara)

Para apuntarse se puede llamar por teléfono al Instituto (943794447) o rellenar la hoja que os hemos enviado por Inika y traerla al Instituto.

INTERNATIONAL DAY OF LANGUAGES 2017

  • 2017-10-17 |

3D taldeko ikasleekin Nazioarteko Etwinning proiektuan parte hartu dugu beste 45 ikastetxerekin batera.

Helburua Europako hizkuntzen eguna ospatzea izan da.

Parte hartu dugun ikastetxeen artean hainbat  ekintza burutu ditugu: postal trukaketa, gure ikastetxeen aurkezpena, hizkuntza desberdinetan oinarrizko esamoldeen posterra,  gure komunikazio hizkuntza euskara dela aldarrikatuz  bideo postala, besteak beste.

bideoa hemen.


GURASOEN ARTEKO HAUSNARKETA-BILERAK / ENCUENTRO DE DIÁLOGO DE PADRES Y MADRES

  • 2017-10-16 |

INstitutuko guraso elkarteak antolatuta:

Gurasoen arteko hausnarketa-bilerak, hezkuntza eta nerabetasunari buruzko gaiez hitz egiteko.

Saioak GEUZ taldeak emango ditu.

4 orduko ikastaroak (egun bakoitzean 2 ordu).
Bi txanda aukeran: A) Azaroak 7 eta 21
B) Azaroak 8 eta 22
Ordua: 18:00-20:00
Euskaraz edo gaztelaniaz izango dira, eskaeraren arabera
Lekua: Institutuko goiko eraikina.

Informazio gehiago hemen / Toda la información aqui

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Organizagdo por la asociación de madres y padres del instituto:

ENCUENTRO DE DIÁLOGO DE PADRES Y MADRES SOBRE TEMAS ESPECÍFICOS RELACIONADOS CON LA EDUCACIÓN Y LA ADOLESCENCIA

Formación impartida por el grupo GEUZ.

 

Cursos de 4 horas (2 horas diarias).
Dos opciones a elegir: A) 7 y 21 de noviembre
B) 8 y 22 de noviembre
Hora: 18:00-20:00
En euskera o castellano, según la demanda.
Lugar: Instituto, edificio de arriba.

 

BEKAK 2017-18 IKASTURTEA / BECAS CURSO 2017-18

  • 2017-10-06 |

GURASO BILERAK / REUNIONES DE MADRES Y PADRES

  • 2019-10-4 |

GELAKO GURASO BILERAK ikasturte berriaren  aurkezpena egiteko. Bilerak zuen seme/alabaren gelan tutorearekin izango dira, arratsaldeko 6etan

Reuniones de madres y padres para presentar en nuevo curso. Las reuniones serán en el aula de vuestr@s hij@s y las dirigirán l@s tutor@s, serán a la 6 de la tarde.


Urriaren 7an DBHko 1. eta 2. mailakoak / 7 de octubre 1º y 2º de ESO


Urriaren 8an DBHko 3. eta 4. mailakoak / 8 de octubre 3º y 4º de ESO


Urriaren 9an Batxilergoko 1. eta 2. mailakoak / 9 de octubre 1º y 2º de bachillerato



2018-2019 IKASTURTE HASIERA

  • 2018-09-05 |

Oporrak bukatu dira eta irailaren 3an irakasleok martxan jarri gara eta ikasturteari hasiera eman diogu.

Ongi etorri!

 


TESTU LIBURUAK 2018-2019 IKASTURTEA / LIBROS DE TEXTO CURSO 2018-2019

2016-2017 4 DBH ikasleen promozioa

  • 2017-06-22 |

2016-2017 ikasturteko  4 DBH ikasleen promozioa ibilbide berria hastera doa. Denon partetik ZORIONAK!!

Eskerrik asko gurekin partekatu dituzuen bizipenengatik eta elkarrekin ikasi dugunagatik.

Batzuek gurekin jarraituko duzue batxilergoan, besteak bide berriak jorratzera joango zarete.

Zuen bide berrian ZORTE ON!!!



JAKIN-MINA 2016-2017

  • 2017-06-20 |

Jakiundek (Zientzia, arte eta letren akademia) Jakin-mina 2016-2017 antoladu du, non gai desberdinak landu dira hitzaldien bitartez eta gure ikastetxeko Batxilergoko 1go mailako Idoia Asurmendi, Asier Etxeberria, Ane Guridi,  Kimberly López de Arechaga eta Lorea Olidenek hartu dute parte.

Ekainaren 9an izan zuten ziurtagiri banaketa eta ekitaldira joan zirenak Leire Esparza irakaslearekin joan ziren.

Jakin-minan asko ikasi duzuelakoan ZORIONAK!!

Gozatu oporrak!

 



ZIG GELAKO DIPLOMAK

  • 2017-06-19 |

Ikasturtea amaitzear den honetan, ZIG gelako bi ikaslek dagokien titulua jaso dute. Maite Lasa zuzendariak goiko eraikineko liburutegian egin die harrera Leire Cabezas eta Goizeder Martinezi.

Leire 5 urtez izan da ZIGelako ikasle eta Goizeder berriz, 4.

Gustura jaso dute tituluak.

Datorren ikasturtean GUREAK lantegian arituko dira lanean. Ekitaldi xumera gelakideak ere gerturatu dira.

Zorionak!!!!

 


 


UNIBERTSITATEan SARTZEKO EBALUAZIOA gaindituta: ZORIONAK!

  • 2017-06-16 |

Unibertsitatean Sartzeko Ebaluazio-Froga gainditu duten guztioi

ZORIONAK eta hemendik aurrera ZORTE ON opa dizuegu.

 

LEZETXIKIRA

  • 2017-06-2 |

1. mailako ikasleak LEZE Txikira joan dira bisita gidatu bat egitera natur eskolakoekin.
Bertan kobazuloa ikusi, sua egin, ...eta beste ekintza batzuk egin dituzte.

Primeran pasatu dute eta eguraldiak ere lagundu die.
Zoragarria!!!!!


2016-2017 2. Batxilergoko ikasleen promozioa

  • 2017-05-26 |

 

2016-2017 ikasturteko  2. Batxilergoko ikasleen promozioa ibilbide berria hastera doa. Denon partetik ZORIONAK!!

Eskerrik asko gurekin partekatu dituzuen bizipenengatik eta elkarrekin ikasi dugunagatik.

Zuen bide berrian ZORTE ON!!!


Arrasate Institutuko Hezkuntza Komunitatea

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN JAIA 2017

  • 2017-05-25 |

 

MAIATZAK 17 homofobia, lesbofobia, transfobia, bifobiaren kontrako eguna

  • 2017-05-12 |

AED.ko 30. Arrasate Literatur Lehiaketan sarituak

  • 2017-05-15 |

Institutuko ikasleak AED.ko 30. Arrasate Literatur Lehiaketan sarituak izan dira:

    Ipuinen atalean,  Saioa Coronado, Danel Herrarte eta Maria Oses.

    Poesien atalean,  Maria Oses

    Bertso-paperen atalean, Garazi Barrena, Beñat Barrena, Eñaut Lasaga, Ane Zeziaga, Garazi Urrutia eta Ixiar Okinak osatutako taldea.

ZORIONAK DENOI!!!

 


HEZKUNTZA GURE ESKUBIDEA DA

  • 2017-05-12 |

Hezkuntza funtsezko Giza Eskubidea izateaz gain, pertsonen eta gizarteen garapenerako erabakigarria da.
 
ARRASATE INSTITUTUKO  IKASLEOK hau eskatzen dugu :

Jatorriaren, erlijioaren, generoaren, arrazaren...gainetik pertsonak gara; hau dela eta  guk bezala, neska- mutiko guztiok hezkuntza jasotzea nahi dugu. Hezkuntza guztion eskubidea da eta modu bakarra leku askotako haurrek dituzten bizi baldintzak hobetzeko eta pobreziaren gurpiletik irteteko.
Pertsona askeak izateko Hezkuntza Unibertsala izatea ezinbesteko da!!!

                                                                                                   

Arrasate Institutuko ikasleak


AURRE-MATRIKULA BATXILERGOAN 2017-2018 IKASTURTEA

  • 2017-04-25 |

Aurre-matrikula, maiatzaren 2tik 12ra ikastetxeko idazkaritzan, egunero 9:00etatik 17:00etara eta ostiraletan 9:00etatik 15:00etara.

Ate irekien eguna Institutuan:
Maiatzaren 3an, Batxilergoetako eskaintza akademikoa ezagutzeko interesa duzuenok arratsaldeko 18:00etan  hurbil zaitezte.


Arte Batxilergoa

 


4DBH IKASBIDAIA 2017 / VIAJE DE ESTUDIOS ESO 2017

  • 2017-04-29 |

ASTE KULTURALA 2017

  • 2017-04-28 |

BADATOR 20. KORRIKA: BAT ZUK

  • 2017-03-27 |

 

 

 

 

GURE KILOMETROA:

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Gu ere Korrikarekin bat!

HEMEN ARGAZKI BILDUMA

Arrasaten: apirilaren 8an 12:50ean. Hemen egitarua

Bitartean, muralak eta korrika txikia.

Hemen Korrikaren mezua

KORRIKA TXIKIA

ZIBERMANAGER PROIEKTUA INSTITUTUAN

  • 2017- 04-7 |

ZiberManager izateko formazio berezia eduki dugu Institutuan:

DBHko 4. mailako ikasleek 1.go mailakoei aholkuak ematen dizkiete sarean arduratsu izateko.

Arrasateko institutuan izan zen Tere Beloki Euskadi Irratiko kazetaria, eta, une horretan, 4. mailakoak azaltzen ari ziren bere 1. mailako ikaskidei. 'Faktoria' irratisaioan jaso zuten ekimenaren berri.

Hemen informazio guztia


MARTXOAK 8 EMAKUMEAREN EGUNA

  • 2017-03-07 |

Martxoak 8 EGUNERO DA!

Hauek dira ikasleek egindako kartelak:


2. BATXILERGO IKASBIDAIA - BERLIN 2017

  • 2017-02-21 |

Gure 2. Batxilergoko gazteak Berlinera atera dira gaur bertan. Hiri aproposa kultura, historia eta hiri giroa dastatzeko.

Egunero jarriko dugu egindakoa eta baita  argazkiak ere.

 

 

 

 

 

2017-02 23

 


GURASOENTZAKO FORMAZIO TAILERRAK

  • 2017-02-21 |

Institutuko HORTAKOTZ guraso elkarteak antolatutako ikastaroan oraindik badago lekua. Animatu eta parte hartu!

ELKARREKIN BIZITZEN IKASI: NERABEZAROAN HEZI ARDURAK ETA MUGAK JARRITA

 

 

 

SAIHES DAITEZKE GATAZKAK?

OHIKOAK AL DIRA EGOERA HAUEK?          

Bizikidetzarako mugak jartzearen eta jarrera arduratsuen garrantziaren inguruko hausnarketa.
Institutuko Guraso Elkarteak diziplina positiboaren eredua ezagutzeko egingo diren  prestakuntza/tailer saioetara gonbidatzen zaituzte.
Saioak GEUZ taldeak emango ditu.

Bi txanda aukeran:   
    Gaztelaniaz: Martxoak 13-20-27
    Euskararaz:  Martxoak 21-28 eta apirilak 4

Ordua: 18:00-20:00

Lekua: Institutuko goiko eraikina.
Interesatuak 943794447 telefonora deitu

Hemen informazio osoa.

ARTE BATXILERGOKO BLOGA BERRITUA

  • 2017-02-20 |

 

Arte Batxilergoko bloga berritu dugu.

Klikatu irudian eta ikusi gure ikasleen lanak.

Astero-astero berrituko ditugu...

                    
     
     


 

 

GALDEGAZTE BIDEO PROMOZIONALA

  • 2017-02-20 |

GALDEGAZTE BIDEO PROPMOZIOANALA IKUSTEKO KLIKATU IRUDIAREN GAINEAN:

Ikasbidaiaren aldeko zozketaren emaitza

  • 2017-01-24 |

2. batxilergoko ikasbidaiaren aldeko zozketan 4398 izan da zenbaki saritua.

Saioa Berasaluzek irabazi du. ZORIONAK!!!


'Baietz 1000', komertzioetan euskaraz aritzeko kanpainarekin bat

  • 2016-12-07 |

Institutuko ikasle eta irakasleak ere kanpainaren alde!

Durangoko Azokan 2016 - GALDEGAZTE SAIOAN

  • 2016-12-02 |

2. Batxilergoko IEK II eta IRUDI eta SOINUA ikasleek, Galdegazterako erreportaia bat  grabatu dute "Duragoko Azokan 51", Goiena TB-k antolatuta

 

 

Abenduak 3 EUSKARAREN EGUNA

  • 2016-11-29 |

 

AZAROAK 25, GENERO INDERKERIAREN KONTRAKO EGUNA

25 DE NOVIEMBRE,  DIA CONTRA LA VIOLENCIA DE GENERO





1 DBH Euskal Girotze Barnetegiak 2016

  • 2016-11-14 |

1.DBHko ikasleak azaroaren 14tik 17ra euskal girotze barnetegietan egongo dira: Alkiza, Segura, Aubixa eta Ozaetara.

Barnetegi hauen helburuak dira euskararen erabilpena areagotzea,  ikasleak motibatzea eta talde kohesioa indartzea.

Talde bakoitzarekin dagokion tutorea eta hainbat irakasle joan dira. Bertan zenbait jarduera burutuko dituzte bai ludikoak bai kirol jarduerak.

    



Bueltatzeko ordua 19:00ak inguru izango da Musakolako parkinean.

 

ARGAZKI GEHIAGO HEMEN

EUSKAL ESKOLA PUBLIKOAREN JAIA 2016

  • 2016-05-25 |

 

MARTXOAK 8 / EMAKUMEAREN EGUNA

  • 2016-03-07 |

EGITARAUA :

Astelehenean eta asteartean (martxoak 7 eta 8)

     Atsedenaldian: (10:30-11:00) aretoan.

     Batxilergokoek egindako bideoen emanaldia.

Asteartean (martxoak 8)

      Pegatinak eta lazoak banatuko dira. 

      Literatur lehiaketaren irabazlea jakingo da.

 

Gonbidatzen zaituztegu egun honetan zerbait morea jantzita ekartzea (kamiseta, zapia….)

Denon artean “ametsen zuhaitza” osatuko dugu,  sexismorik gabeko ikastetxea eraikitzeko.

 

Hona hemen Argazkigintza tailerran eginiko posterrak eta pegatinak:

 


2.BATX IKASBIDAIA- BERLIN 2016

  • 2016-03-03 |

2. Batxilergo Ikasbidaia, Berlin 2016.

Argazkiak hemen


2016-III-2: Kaixo, gure neska mutilak  abiatu dira gaur  Berlinera.

Berlin east side gallery

 Friedrichshain eta Kreuzberg auzoetan ibili dira ere.

 

 

 

 

 

 

 

 


 

 

 

 

2016-III-3: Goizean berlin hiriko tourra egin dute. Harresiaren eremu ezberdinak. Brandenburgoko atea, Holokaustoaren memoriala eta Alexander Platzen azken parada egin ondoren amaitu dugu. Arratsalderako neues museorarako irteera optatiboa dugu nahi dutenentzat.


2016-III-4:  Gaur sachsenhausen konzentrazio esparrua ikusten egon dira. Eguraldi onaz lagunduta. Arratsaldean jendeak erosketak egiteko aprobetxatuko du.



Iker Galartza aktorea Batx 1. mailako ikasleekin egongo da.

  • 2016-01-20 |

Iker Galartza aktorea eta gidoilaria etorriko da institutura batxilergo 1. mailako ikasleekin solasean egoteko.

Urtarrilaren 21ean goizeko 11:00etan izango da emanaldia.

iker galartza

Argazkiak ikusteko klikatu hemen



IKAS BIDAIAren zozketa: zenbaki saritua

  • 2016-01-20 |

ZORIONAK!

SARITUA

Jon Arretxek bere liburua aurkeztu zigun

  • 2016-01-8 |

Jon Arretxe idazlea institutuan egon zen urtarrilaren 8an.

"612 €uro" bere libururari buruzko hitzaldia eman zuen 1. Batxilergoko ikasleei zuzendutako emanaldian.

Jon Arretxe

 

Jon Arretxe


santamas

EUSKARAREN EGUNA 2015 INSTITUTUAN

  • 2015-12-02 |

Abenduak 3
EUSKARAREN EGUNA INSTITUTUAN

EGITARAUA

GURASOENTZAKO HITZALDIA / Charla para padres y madres

  • 2015-11-25 |

GURASOENTZAKO HITZALDIA /Charla para padres y madres

Banaketa ostean, erantzunkidetasunez familia osasuntsu baterantz
Después de la ruptura, hacia una familia saludable a través de la coparentalidad

Abenduak 2, asteazkena, 18:00etan Kulturateko Jokin Zaitegi gelan          Hizlariak: AGIPASE elkarteko Julia Rodriguez, psikologoa eta Oihana Arruti, Gizarte Langilea.

Miércoles 2 de Diciembre, a las 18:00, en la sala Jokin Zaitegi de Kulturate     Ponentes: Julia Rodríguez, psicóloga y Oihana Arruti, Trabajadora Social de AGIPASE

Arrasateko Udalak antolatuta / Organizado por el Ayuntamiento de Arrasate

Eskola Kontseilua 2015-2016

  • 2015-11-04 |

Azaroaren 4an ,asteazkenean, gure institutuko Eskola Kontseilua (ikasle, irakasle, guraso eta langileen ordezkariak) bildu zen 2015-2016 ikasturteari hasiera emateko.
Besteak beste ikasturteko plana aztertu zuten.

Hona hemen partaideen argazkia:

eskola kontseilua

 



euskara 365 egun

gifa

© ARRASATE INSTITUTUA
Telefonoa: 943899478 | arrasateinstitutua@arrasatebhi.net