Moodle plataforma e-learning

Moodle online moduko ikastaroak sortzeko programa-multzoa da. Egunetik egunera gehiago
garatzen ari den kode irekiko proiektua da, giza konstruktibismoak gidatutako hezkuntzaegoerak
bultzatu nahi dituena.

Moodle ikastaroak kudeatzeko sistema da eta irakasleari on-line moduko kalitatezko
ikastaroak erraz sortzen laguntzeko software-multzoa. Ohiko aurrez aurreko
irakaskuntzaren lagungarri gisa antolatutako ikastaroak garatzeko ere oso baliagarria da.

Aipatu den filosofia bultzatzeaz gain Moodlek irakas/ikaskuntza prozesuaren kalitatea
hobetzeko balio du. Moodlek abantaila eta aukera zabalak eskaintzen ditu horretarako.

Gure institutuan ere teknologia hau aplikatu dugu hainbat eta hainbat ikastaroetan, DBHn zein Batxilergoan, eta Irakasleen etengabeko prestakuntzan ere.

Plataforma Moodle