EUSKARAREN EGUNA LELO-LEHIAKETA

  • 2013-12-3 |

leloa

 

 

 

 

 

 

 

 

GU GARA GILTZA!

GILTZA

Euskararen eguna Arrasaten

  • 2013-11-27 |


Azaroaren 30ean herriko plazan egingo dugun ekitaldian parte hartzeko gonbitea.
Plaza betetzea dugu erronka, 350 lagundik gora elkartzea denon artean Giltza erraldoi bat osatzeko.
Manifestu bat ere irakurriko dugu, Ttak! taldeko neska baten eta AEK-ko irakasle baten artean irakurriko dutena.
Geure esku dago hein batean plaza betetzeko giltza.
Animo!

Jakin, bestalde, ekimen horri lotuta beste ekintza batzuk ere gauzatuko ditugula Arrasaten:

1. Abenduaren 3an, ikastetxeetan ere “giltzatxoak” osatuko dituzte, azaroaren 30ean Herriko plazan egingo dugun bezala.


2. Kartel itsasketa. Azaroaren 29an ekimenaren kartela etxe guztietara iritsiko da Goiena paperean sartua. Kartel horietako bakoitza Euskal Herrian zabalduko diren 50.000 karteleko bat izango da. Arrasaten 7.000 banatuko dira.

Kartelaren atzealdean jarriko duen bezala, gonbite/dei egingo diegu arrasatearrei ekimenaren mezua zabaltzen laguntzeko, urte osoan euskaldun bizitzeko dugun nahia eta gogoa hedatzen laguntzeko, kartel hori  nahi duten tokian ( etxeko atarian, balkoi edo leihoan, denda zein tabernaren batean, gaztetxean edo gazte lokalean, lantokian, kalean…) itsatsiz. Eskaera egingo diegu halaber itsasketa hori ostiral arratsaldean edo zapatu goizean egiteko, eguerdiko hamabiak aurretik.  Hau da, plazako ekintzaren aurretik.


3. Atxikimenduak: Herriko hainbat eragileren atxikimenduak biltzen ari gara. Batzuk eskuartean ditugu honezkero: Besaide mendizale taldea, Inazio Azkarragaurizar alkatea, Arrasateko Gaiteroak… Baina gehiago izango dira hurrengo egunetan. Atxikimendu horien argazki eta mezuak datorren astean aktibatuko den ekimenaren web gunera ( www.365egun.eu) igoko ditugu.

KORRIKA badator!

  • 2013-03-14 |

korrika

KORRIKA 18 ARRASATEN , OSTEGUNAREN  21ean

 

 -San Isidro elizan , ZIGARROLAko sarreran , goizeko  5:30etan  KORRIKARI harrera egingo zaio

 

-ARRASATEKO ESKOLA  PUBLIKOEN  KILOMETROA:

     Maalako rotondatik  Portaloira izando da

Hona hemen EUSkara Batzordean dauden ikasleek, guraso batzuen laguntzarekin eginiko murala.
Murala Institutuko sarreran dago.

murala

Goienak.net eta Mondraberrik ateratako argazki batzuk

Berriaren aldeko ZIZTADA JAIA Arrasaten

  • 2013-01-16 |

Urtarrilaren 19an Berriaren aldeko Ziztada Jaia.

Arrasateko Amaia Antzokiak 19:30ean

"Zure ziztada behar dugu"


 

Abenduaren 3a EUSKARAREN EGUNA

  • 2012-11-28 |

Abenduaren 3an  Euskareren eguna behar bezala ospatzeko programa berezi bat antolatuko dugu Institutuan.

Guk ere  EUSKARAZ BIZI NAHI DUGUlako

PROGRAMA

Euskararen Doodle-a

  • 2012-11-14 |

Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE) Eusko Ikaskuntzaren baitan 1949an sorturiko ekimena da. EtaElkarteak, XXI. mendean, gizarteko aldaketa eta erronka berrietara egokituz, gogo biziz eusten dio euskal hizkuntzari bere lan arlo guztietan.

Nestor Basterretxeak, euskal artistak, 2005ean diseinatutako ENE logoa da, bestalde, urteroko ospakizunaren identifikazio ikurra.
Euskal hizkuntzaren unibertsaltasuna aldarrikatzen du.


Aurten, Eusko Ikaskuntzak euskarari bere ikusgarritasuna eman nahi dio. Sarean, nazioarte mailan adierazle nagusi den Google bilatzailean, euskarak bere ikur propioa izan dezan eskatu dio Eusko Ikaskuntzak Google-i. Baina eskaerak pisua har dezan eta Google-ek benetan abenduaren 3an euskal doodle-a edo ikurra jar dezan zuen guztien atxikimenduak behar ditugu.

Urriaren 30ean hasita abenduaren 1era arte Euskal Doodle-a edo ikurra izatearen alde atxikimenduak jasoko dira, eta abenduaren 2an jasotako guztiak Google-i bidaliko zaizkie.

Gainera, esker gisa, atxikimendua ematen duzuen guztien artean HABEren 2013ko agendak eta egutegiak zozketatuko dira, eta horien irabazleen izenak abenduaren 3an ezagutara emango dira.

ATXIKIMENDUA EMATEKO



Zure ziztada behar dugu-BERRIA LAGUNA

  • 2012-11-16 |

Beharbada jakingo duzunez, BERRIA Taldeak “Zure ziztada behar dugu” kanpaina jarri du abian euskaldunon komunitateari zuzenduta. Ekimen horren bitartez, BERRIA taldeak bere komunikabideen sarea sendotu eta haiek etorkizunari begira jartzea du helburu.

Datozen egunetan eta hilabeteetan Arrasateko Euskalgintzak zenbait ekintza eramango du aurrera mezu hori zabaltzeko eta bide batez BERRIAri bultzada ekonomiko xume bat emateko. Lehenengoa azaroaren 17an, Seber Altubeko azokarekin antolatuko dugun tonbola izango da. Bertara hurbiltzera animatzen zaitugu, seguru egokitzen zaizula Ibai Arteko dendariek esku zabal emandako opariren bat!
Bestalde, aurreratzen dizugu urtarrilerako Amaia antzokia beteko duen ekitaldi bat ari garela prestatzen Debagoieneko erakunde eta kulturgile ugarirekin batera.
Horrez gainera, zure ekarpen pertsonala egitera animatzen zaitugu. Erraza da eta nahi duzuna jar dezakezu. Gutun honetan eskatzen diren datuak bete eta bidali
edo sartu interneteko helbide honetan:

www.berria.info/berrialaguna. Informazio gehiago ere bertan duzue.
Eskerrik beroenak aldez aurretik, BERRIA taldearen eta Arrasateko Euskalgintzaren izenean.