2 BATXILERGOKO IKASBIDAIA- MALTA-2019

  • 2019-09-27 |

EGUNEROKOA:
2019-09-26
La Vallettara joan gara, Maltako hiriburua eta 1980tik Gizateriaren Ondare dena. Bertara ailegatzeko gure ikasleek Maltako garraio publikoa hartu dute, haien ingelesa erabiltzeko aukera bikaina izan dena!

Hiriburura ailegatzerakoan bertako arkitektura paregabeaz gozatzeaz gain, St. Elmo gotorlekua ikusi ostean, Bigarren Mundu Gerran hildakoen omenez egindako monumentora joan gara bertako paisaia txundigarria miresteko eta bide batez zenbait argazki ateratzeko.

Azkenik, hoteleko igerilekuko freskotasunera itzuli baino lehenago, hiriko katedralean azken geldialditxo bat egin dugu.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

2019-09-27:

Gaurkoan Mediterraneo itsasoan murgildu gara goizean goiz. Ferry-a hartu eta irla zoragarri honen iparraldeko itsasertza zeharkatu dugu. Gida turistiko baten laguntzaz Maltako itsas historia eta eraikin historikoak ezagutu ditugu ingelesez: gudak, konkistak eta hainbat eta hainbat istorio ikaragarri. Bide batez, itsasertzeko harresi ederrak ikusteko aukera izan dugu, eguraldia lagun izan dugularik.
Jarraian, bazkari eder batekin indarberritu eta beroari aurre egiteko hoteleko igerileku zoragarriaz gozatu dugu.
Amaitzeko, herrialdeak eskaintzen duen gaueko bizitza bertatik bertara ikusteko eta gastronomiaz disfrutatzeko parada izan dugu. SEKULAKO GIROA!