BIKOTEKA IRAKURTZEN

  • 2016-04-15 |

Bikoteka Irakurtzen Irakurketa konpetentzia hobetzeko hezkuntza programa bat da.

Berdinen arteko tutoretzan oinarritua dago: ikasle bikoteek antolatutako elkarrekintza gidoi baten bidez ikasten dute. Ikasketa kooperatiboaren printzipioetan oinarritutako metodologiak ikasleen autoestimua, aniztasunaren trataera eta bizikidetza hobetzeko asmoz ikasleen arteko lankidetza sustatzen du.

Institutuan, martxan jarri dugu Bikoteka Irakurtzen programa Institutuan DBH 1.mailako taldeetan Euskara ikasgaian.

Programa aurrera eramateko gurasoen laguntza oso garrantzitsua da.

 

Hona hemen informazio gehiago