ZABORRA MURRIZTEKO PROPOSAMENA:

Arte batxilergoko Ikus Entzunezko ikasleek parte hartu  dute  HONDAKINAK PREBENITZEKO EUROPA ASTEA KANPAINA bideo leihaketan.

Hona hemen Bideoa 1:

http://youtu.be/VfuZL7DTmks

 

Eta Bideoa 2

http://youtu.be/-TQE5QbwR74

 

Agenda 21

Eskolako Agenda21 hezkuntza-komunitateak hartutako konpromisoa da, ikastetxeko eta bere inguruko ingurumenaren kalitatearen eta jasangarritasunaren alde lan egiteko. Oinarrizko hiru osagai ditu: ikastetxeko eta inguruko ingurumenaren jasangarritasuna, curriculumaren berrikuntza eta komunitatearen parte-hartzea.

Ikastetxeko Agenda21en ekintzak Ingurune Batzordeak koordinatzen ditu. Batzorde hau ikastetxeko estamentu guztietako boluntarioek osatzen dute.

Ikastetxeak jada jasnagarritasun agiria jaso du egindako lan onagatik. Honek aukera eman digu beste eskola jasangarri batzuekin elkarlanean aritzeko IRAES21 sarearen bitartez.

Hemendik guztiok gonbidatzen zaituztegu ingurugiroaren zaintzan parte har dezazuen!

eskola jasangarriaren agiria AGENDA 21 BLOGA